Aktore bat, bi ikusle, agertoki bat. Besterik ez du behar antzerkiak: hortik aurrera hasten den jokoan, dena da posible. Teatroari buruzko hausnarketa jostalari baten moduan hasten da obra hau, publikoarekiko keinuz eta umorez; pixkanaka, ordea, arimaren barrunbe ilunenak joango dira agertzen: krudelkeria, bortxa, botere-harremanak... giza izatearen amildegi ertzera iristeraino.
Publikoari gorroto idazteko, Xabier Mendigurenek Antonin Artaud-ren eragina aipatzen du. "Antzerkia eta bere doblea". Aktorea eta taula zuzendaria, pertsona eta pertsonaia, ni eta nere mamua. Baina antzerki hau ez da "metateatroa". Izaitekotan, ekintza teatral bat da, oholtza gainean gizon eta emazte erretzen dituena, krudela zer den ikus eta entzun dezagun. Arma arkaikoak izango ditugu eskutan: maskara bat, margoak eta animatua izaitea eskatzen duen gauza zonbait.
Eszenografia: oihal gorri pare bat, zerbait gordetzekoa dugula argi uzteko.
Gaineratekoa jokoa izango da, kodigo guzietan aritua, moralki inkorrektoa, mugagabea. Garbiki erraiteko, gure burua edo auzoarena torturatzeko dugun irudimena agerian utzi nahi dugu. Norberak bere bizia eszenifikatzeko egiten duen indarra. Amodioa eta gorrotoaren arnasa. Eta hondarrean, miseria. Itsuski ederra, krudela."Noiz | Non |
---|---|
Otsailak 1 | Basauri |
Otsailak 2 | Agurain |
Otsailak 8 | Beasain |
Otsailak 14 | Bilbao |
Otsailak 15 | Gernika |
Otsailak 17 | Oñati |
Otsailak 22 | Larzabal |
Otsailak 23 | Getxo |
Martxoak 3 | Hondarribia |
Martxoak 10 | Azkoitia |
Martxoak 12 | Erandio |
Martxoak 15 | Arrigorriaga |
Martxoak 21 | Miarritze |
Martxoak 27 | Donostia (Victoria Eugenia) |
Apirilak 6 | Aulesti |
Apirilak 17 | Iruñea |
Apirilak 19 | Urruña |
Apirilak 26 | Sestao |
Apirilak 27 | Santurtzi |
Maiatzak 3 | Tolosa |
Maiatzak 4 | Zarautz |
Maiatzak 5 | Irurtzun |
Maiatzak 9 | Arrasate |
Maiatzak 11 | Igorre |
Maitzak 24 | Azkaine |
Apirilak 25 | Markina |
Maiatzak 31 | Larrabetzu |
Ekainak 1 | Bilbo |
Ekainak 2 | Lezo |
Ekainak 7 | Zumarraga |
Ekainak 8 | Larresoro |
Ekainak 16 | Orereta |